Bilbon jaioa, “J. C. Arriaga” Musika Kontserbatorioan Pilar Iturburu irakaslearekin hasi zituen musika ikasketak 5 urte zituenean. Ondoren Donostiako Musika Kontserbatorioan osotu zituen goi mailako ikasketak Jesús González Alonso eta Juan Padrosa Piano irakasleekin. Bartzelonako “L’aula de musica moderna e jazz”ean, Arthur Bersteinekin jarraitzen du heziketa eta baita Londoneko “Guidhall School of Music” ospetsuan , bertan “Recital Certificate of Keyboards” bereganatuz.
1973az geroztik 80 diska baino gehiagotan moldatzaile eta grabaketa musikari gisa aritu da, hauen artean aipagarrienetarikoak: Sorotan Bele, Urko, Estitxu, Xeberri, Mocedades, Akelarre, Joxan Goikoetxea, Ganbara, Anje Duhalde, Enbor, Alberto, Tijuana in Blue, Eskorbuto, Zarama, La Polla Records, Txotxongillo, Txirri Mirri eta Txiribiton, Tapia eta Leturia, Egan, J.I. Ansorena, Txomin Artola, Imuntzo eta Beloki, Pantxo eta Peio, Anton Larrauri, U.E.U., U.N.E.D., Jon Bergaretxe, Mikel Garikoitz , Amaia Zubiria, Maite Idirin, Maixa eta Ixiar, Mikel Markez, Los 5 Bilbainos, Jotakie, Ancha es Castilla, Indarra, Vómito, Reincidentes, Suazblai, Extremoduro, Gorka knörr ,Euskal Herriko Gazte Orkestra , Bratislavako Orkestra Sinfonikoa ,Euskadiko Orkestra Sinfonikoa..
Telebista, irratia eta komunikabide ezberdinetarako musika egiten du (EITB, TVE, LA2, TELE 5, GALEUSKA,LA SEXTA, ARTEUROPA, EUSKADI IRRATIA ,TELEMADRID , , ANTENA 3 , CANAL SUR ,TV3 , RTVCyL ,TVG...). Bere musika herrialde ezberdinetan entzun ahal daiteke: Israel, Finlandia, Suedia, Suitza, Argentina, Mexiko, Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Polonia , Brazil...
Gaur egun ekintza sortzailea pedagogikoarekin banatzen du, Donostiako Musika Eskola eta Irungo Musika Kontserbatorioan eskolak emanaz eta baita Udako Euskal Unibertsitatearentzat lan eginez.
Hiru liburu argitaratu ditu : “Euskal betiko doinuak” eta “Euskal Herriko Kantak 1 eta 2”.
Joseba Salegi zuzendariaren “Ione sube al cielo” , Pablo Maloren "Frio sol de invierno" Jesús Ponceren “Skizo” eta Pablo Maloren “La sombra de nadie” luzemetraien soinu-bandak egin ditu.
Lau C.D. ditu merkatuan : “Ione sube al cielo” ,“Lur” , “Frio sol de invierno” eta “Barruan” azken honetan Bratislavako Orkestra Sinfonikoa dugularik euskal herriko musika interpretatzen.
Copyright © 2022 Aitoramezaga - Todos los derechos reservados.
Con tecnología de GoDaddy